Kantu jira berezia igandean, azoka egunez

Noaua Aldizkaria 2012ko abe. 10a, 00:00

Usurbilgo Kantu Taldeko kideak eguberrietako bi hitzordu antolatu dituzte. Lehena, igande honetarako, abenduaren 16an ospatuko den Santo Tomas azoka egunerako hain zuzen. Eguerdiko 12:30etan Mikel Laboan, kantu-jira berezia deitu dute. Kantu-liburuxka eramateaz gain, parte hartzaileei baserritarrez jantzita agertzeko gonbita luzatzen zaie. 

Bada Kantu Taldetik helarazi duten beste ohar bat ere. Abenduaren 24rako presoen eskubideen aldeko Olentzerorekin gabon kantak kalejiran abesteko hitzordua antolatu dute Herrira Mugimenduak eta Kantu Taldeak berak. Olentzerojira prestatzeko, aldez aurretik entsegu saioa deitu dute ordea, hilaren 18rako, iluntzeko 19:00etan Artzabalen. 

Irudia: Kantu Taldea.