362 langabetu azaroan Usurbilen, langabeziak gorantz jarraitzen du

Noaua Aldizkaria 2012ko abe. 11a, 00:00

Langabetuen kopuruak marka berria hautsi du Usurbilen. 362 herritar lanik gabe zeuden azaroan, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kaleratu dituen azken datuen arabera. Urrian baino hiru langabetu gehiago, orduan, 359 langabetu zenbatu baitzituen aipatu erakundeak. Eta duela urtebete, 2011ko azaroan baino 61 langabetu gehiago. Orduan, 298 langabetu baitzeuden Usurbilen.

Udaz geroztik ez du etenik, langabezia tasaren goranzko joerak. Azken krisialdi ekonomikoa hasi zela ziotenetik, Usurbilen erregistratu den kopuru altuena da joan den azarokoa. Duela lau urte, 2008ko azaroan, 217 langabetu ziren Usurbilen. Lau urteren ostean, 142 lagun gehiago dira lanik gabe dauden herritarrak.

Emakumezkoak gehiago, gizonezkoak baino. Sexuari dagokionez, aldaketarik ez. Tartea handia ez den arren, 189 emakume ziren lanik gabe Usurbilen azaroan, eta 173 gizonezko. Adin tarteari dagokionez, aurreko hilabeteetako joerari eusten zaio. 25-44 urte arteko herritarren artean dago langabezi tasa altuena. Sektoreka, askogatik, langabetu gehien zerbitzuetan dago.


GUZTIRA:
362.

SEXUAREN ARABERA
Gizonezkoak: 173.
25-44: 96.
>=45: 59.

EMAKUMEZKOAK: 189.
25-44: 94.
>=45: 82.

SEKTOREKA
Nekazaritzan: 3.
Industrian: 70.
Eraikuntzan: 46.
Zerbitzuetan: 226.
Aurretik lanik gabe: 17.

Buruntzaldean
Lasarte-Orian ezik, gainerako udalerrietan langabezia tasak gorantz egin du azaroan. Usurbilgo datuak barne, guztira ia 5.000 lagun lanik gabe daude Buruntzaldea osoan, 4.992 hain zuzen. Urrian baino ehun langabetu baino gehiago:

Andoain: 1.121.
Astigarraga: 329.
Hernanin 1.367.
Lasarte-Oria: 1.413 .
Urnieta: 400.
Usurbil: 362.
Guztira: 4.992.

Urrian:
Andoain: 1.084.
Astigarraga: 320.
Hernani: 1.348.
Lasarte-Oria: 1.375.
Urnieta: 399. 
Usurbil: 359.
Guztira: 4.885.

 

Gipuzkoan ere gorantz
41.012 langabetu Gipuzkoan, joan den azaroan. Urrian baino %2 gehiago, 788 gipuzkoar gehiago, lanik gabe. EAEn, 145.000 langabetu.

Irudia: Usurbil Zenbakitan (usurbil.net)