Zumarteren Gabonetako Kontzertua, abenduaren 23an

Noaua Aldizkaria 2012ko abe. 11a, 00:00

Gabon kantak abesteko ohiturak sustraiturik jarraitzen du gurean. Datozen egunotako egitaraua ikusi besterik ez dago. Abenduaren 21etik 24ra hitzordu desberdinak antolatzen ari dira herriko eragileak. Tartean, Zumarte Musika Eskolak Gabonetako Kontzertua programatu du hilaren 23rako, eguerdiko 12:30ak aldera, Salbatore Parrokian. Bertan, Zumaiako San Pedro Abesbatzarekin batera, Zumarte-Txiki eta Zumarte Gazte Abesbatzek, eta Zumarte Talde Bokalak parte hartuko dute. Emanaldian entzun ahal izango dena, Musika Eskolatik bertatik aurreratu dute:

 

ZUMARTE GAZTE ABESBATZA

-Dirait-on.....................M.Lauridsen

-Exsultate Justi...........J.Elberdin

 

SAN PEDRO ABESBATZA

-Ama Lur....................I.Gonzalez

 

ZUMARTE-TXIKI ABESBATZA

-Elur Zuria................. Kanon

 

ZUMARTE TALDE BOKALA

-Gau ilunak ez badu......X. Sarasola

 

BI ABESBATZAK ELKARREKIN

-Trakatan,trakatan.......D.Azurza

 

ZUMARTE GAZTE ABESBATZA

-O Eguberri gaua..........J.Busto

-O gau santu...............A. Adams

 

SAN PEDRO ABESBATZA

-Aritz adarrean..............J.Ezkurra

-Olentzaro....................J. Busto

 

BI ABESBATZAK ELKARREKIN

-Izar Ederra..................J. Elberdin

-White Christmas......... Irving Berlin