Eguberriak oporren sinonimo ere badira, Udarregi Ikastolako ikasle eta irakasleentzat. Aurten, abenduaren 21ean hartuko dute merezitako atsedenaldia. Baina lehenago, Santo Tomas egun horretan, gabon kantak abestera irtengo dira kalejiran. Urtero moduan, goiztiarrenak, LH eta DBH zikloetako ikasle eta irakasleak izango dira. Goizeko 9:30etan irtengo dira ikastolatik. 11:25 aldera, Haur Hezkuntzako zikloko ikasle eta irakasleek hartuko dute lekukoa. Azkenik, arratsaldeko 16:30etan Haur Eskolakoak irtengo dira, frontoian amaitu asmo duten kalejiran.
Seaskako egutegia eta gabonetako loteria salgai
2012 amaierara heltzen ari garen honetan, eguberriak eta urte aldaketa ere ate joka ditugu. Udarregi Ikastolak, 2013an ze egunetan bizi garen ez galtzeko, Iparraldeko ikastolek euskal izenekin osaturiko egutegia salgai harri dute. Seaskako egutegi ezaguna erosi nahi duenak, Udarregi Ikastolan eskuratu ahal izango du. "Idazkaritzan egongo dira eskuragarri otsaila bitarte. Ale bakoitzaren salneurria 4 eurokoa da", adierazi dute web orri bidez.
Bestalde, eguberrioi begira, gabonetako loteria salgai dute. Loteria ikastolako idazkaritzan eros daiteke. Udarregi.com web orritik berri ematen ari direnez, "txartel bakoitzaren zenbatekoa 5 euro izango da (4 € loteria + 1 € laguntza). Loteria txartelaren zenbakia 41.477 da".