Etiopiaren aldeko erakusketa solidarioa, datorren astean

Noaua Aldizkaria 2012ko abenduaren 11

Etiopia Utopia taldeak erakusketa solidarioa antolatu du, abenduaren 18tik 20ra. Argazki eta koadro erakusketa ikusgai izango da, Sutegiko aretoan. Arratsaldez, 17:00-20:00 artean. Ekimenaren helburua, lehendik egin izan duten moduan, Etiopia laguntzea izango da.