Abenduaren 21ean argitaratuko dugun 514. zenbakia izango da 2012ko azken NOAUA!. Astekariarekin batera gainera, gabonetako gehigarria eta 2013ko egutegia ere banatuko dira. Argitalpen berezi honen ostean, etenaldia izango da. Eguberrietan ez da NOAUA!rik izango, ez abenduaren 28an, ezta urtarrilaren 4an ere. Hurrengo zenbakia, 515. NOAUA!, urtarrilaren 11n argitaratuko dugu. Beraz, urteko azken astekarirako zorion agurrik edo oharrik baduzue, datorren astelehenera arteko, hilaren 17ra arteko tartea duzue egoitzara ekarri, 943 360 321 telefono zenbakira deitu edo emailez erredakzioa@noaua.com helbidera bidaltzeko.
Aste honetako aldizkaria inprentatik bidean da. Egunotan jasoko duzue, abenduaren 14ko NOAUA!. Ohi bezala, web orrialde honetan ere zintzilikatuko dugu.