Aginagan ere prest dute gabonetako egitaraua

Noaua Aldizkaria 2012ko abe. 12a, 00:00

Datozen eguberrietan, Aginagan ere hainbat hitzordu antolatu dira. Antxomolantxa Elkarteak, bi ekitaldi behintzat antolatu ditu. Bat, abenduaren 23rako: Mari Domingi eta Olentzero bisitan izango dituzte ludotekan. Leku berean, baina hilaren 28an Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa burutuko da. Bestalde, gabon kantak abesteko hitzordua ere finkatu dute Aginagan, abenduaren 24rako. Kantatzera irteten goiztiarrenak eurak izango dira. 9:00etan jarri dute biltzeko hitzordua, Aginagako parrokian. Kalejiran etxez etxe abesten arituko dira. 

Aldaketarik ez bada bestalde, urtarrilaren 5ean Erregeak ere gerturatuko dira Aginagara. Errege egun bezperan izango da, arratsaldez. 

Ondoko irudian, Antxomolantxa Elkarteak joan den azaroan antolatu zuen Ate Irekien Eguneko haur jolasak.