Coaching tailerra antolatu dute

Noaua Aldizkaria 2012ko abenduaren 13a

Nork bere sormena landu, pentsatu eta egiteko modu berriak ikasi eta dibertitzeko aukera eskaini nahi dute, Usurbilen antolatu duten Coaching Tailerraren bidez. Saioa urtarrilaren 19an burutuko da, 10:00-13:00 artean Potxoenean. Izena ordea aldez aurretik eman beharko da, 626 78 16 95 telefono zenbakira deituta edo a.talonvi@gmail.com helbidera idatzita. Ana Rodriguez adituak eskainiko du tailerra.