Larunbatean Totanan (Murtzia) jokatu zen Espainiako Kadeteen Txapelketa irabazi du Usurbil Judo Klubeko kide Xabier Cazorlak. Bere kategorian, 73 kiloz azpikoen artean, 28 judoka lehiatu ziren. Cazorlak saio guztiak irabazi zituen, hurrenez hurren; Extremadurako Antonio Maza, Valentziako Pablo Gonzalbo, Gaztela Mantxako Julian Ramirez eta Andaluziako Roman Medinaren aurkako borrokaldiak hain zuzen.
Irudia eta iturria: jcusurbil.com