Usurbiltzen eta Ekologistak Martxan taldekoek, Ekozinemaldiaren edizio berri bat antolatu dute, ostegun eta ostiral honetarako. Proiekzioak iluntzeko 19:00etatik aurrera eskainiko dira, Sutegiko auditorioan. Horietako bi emanaldi gaurko iragarri dituzte; "El Oro o la Vida" eta "La MAT. Adónde nos lleva el progreso" izenekoak. Pil-pilean diren nazioarteko gai desberdinak izango ditu hizpide, emanaldiok:
Abenduak 13, osteguna
"El Oro o la Vida" (gaztelaniaz):
Zuzendaria: Alvaro Revenga (2011, Guatemala) 57 min.
Egun, Erdialdeko Amerika meatzaritzako enpresa transnazionalen inbasioa jasaten ari da. Kanadako Goldcorp urre-enpresa da eremuan hedapenik handiena duena. Azken urteotan zehar, haren jarduerek kutsadura, gaixotasunak, heriotza, komunitatearen zatiketa eta protesta sozialaren kriminalizatzea eragin dituzte. Honduras eta El Salvadorren, sumina egunetik egunera hazten ari da. Guatemalan, 50 Herri Mayek baino gehiagok meatzaritzaren hedapenarekin bukatzea erabaki dute, galdeketa komunitarioen bidez. Borroka hau hasi baino ez da egin!
"La MAT. A dónde nos lleva el progreso" (Gaztelaniaz):
Zuzendaria: Javier Collado Reigadas eta Ales Payas Felis (2011, Katalunia) 28 min.
MAT (Oso Goi-tentsioko Linea elektrikoa) bai legezko ekintzekin, bai zuzenekoago ekintzekin borrokatu da, esaterako, Estatuan baso bat lehen aldiz okupatuta. 440KWko linea elektrikoak Penintsula zeharkatuko du eraztun energetiko baten baitan, Europa eta Afrikako Iparraldea zeharkatuta Espainiako gehiegizko ekoizpenari eta Frantziako nuklearretakoari irteera emateko. Desjabetzeak, naturaren suntsipena, paisaiaren gaineko eragina, osasunerako arriskuak...
Abenduak 14, ostirala
“The pipe” “La Tubería” (Ingelesez, gaztelaniaz azpititulatua).
Zuzendaria: Risteard O´Domhnaill (Irlanda, 2010) 83 min.
Dokumentalak Irlandako ipar-ekialdeko kostaldeko herri txiki baten borroka kontatzen du, haien bizitza, bat-batean, gas naturala eroateko hodi baten ezarpenak aztoratzen duenean. Irlandako ipar-ekialdeko kostaldetik 80 kilometrora gas naturaleko erreserba erraldoi bat dago. Enpresa-patzuergo bat, Sheel buru, Irlandako gobernuaren isileko onarpenarekin, gas hori eroateko hodi bat ezartzeko planak garatzen hasi zen.
“Otro mundo es posible - La abuela grillo” Film mutua
The Animation Workshop. Danimarka eta Animatzaile Boliviarren Komunitatea (Bolivia, 2011) 12 min.
Marrazki bizidunetako film laburrak Ayoreo (chaco borealeko herri indigena) mitoaren moldaketa bat aurkezten du, istorioa alegia bihurtuta mundu garaikideko funtsezko gai bati heltzeko: uraren merkaturatzearen kontrako herrien borroka.