Sortu eratzeko bigarren batzarra, larunbat goizean

Noaua Aldizkaria 2012ko abe. 14a, 00:00

Bihar goizeko 10:00etarako Potxoenean finkatu dute, Sortu eratzeko bigarren batzarraren hitzordua. Ildo Politikoa jorratuko dute, Sortzaile deitu dioten prozesu honen baitako larunbateko saioan. Bertaratzeko gonbita luzatzen dute, "Zu ere batzarrean parte hartzera gonbidatua zaude!", adierazi dute Usurbilgo Ezker Abertzaletik. Bestalde, biharko saioan, lehen batzarrean landu ziren Oinarri Ideologikoen ponentziak jasotako emendakinak ere bozkatuko dira. Oinarri Ideologikoen txostenak 400 jaso ditu, baina bozketari begira, "33 arlori eragindako 90 emendakinetan barnebildu dira". 6.000 lagun inguruk parte hartu du, Oinarri Ideologikoen eztabaida prozesuan. Usurbilgo Ezker Abertzaletik berri eman dutenez, "Bizkaian 2.200 lagun, Gipuzkoan 2.100 lagun, Nafarroan 1.100 eta Araban beste 600 lagunek". Euren parte hartzea bermatzeko gainera, euskal preso politikoek Sorturen ponentzia jaso dute. Eman diren eztabaidak nagusiki hauek direla berri eman dute Usurbilgo Ezker Abertzaletik (informazio gehiago: usurbileginez.com edo sortu.net):

  • Sortu-ren erreferentzia ezker abertzalearen baitan.
  • Euskal Herria eta Europar Batasunaren arteko harreman eredua.
  • Sozialismoa ulertzeko era ezberdinak.
  • Borroka feministaren ekarpenean, praktikan eta emakumearen izaera iraultzailea.
  • Euskal estatua euskararen normalizazioaren berme?