Ekozinemaldiko azken saioa gaur, 19:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2012ko abe. 14a, 00:00

Atzo hasitako Ekozinemaldia, gaur amaituko da beste bi proiekziorekin. Usurbiltzen eta Ekologistak Martxan taldeek, iluntzeko 19:00etarako bi film programatu dituzte Sutegiko auditorioan. Sarrera doakoa izango da. Filmak, hauexek:

Abenduak 14, ostirala
The pipe” La Tubería” (Ingelesez, gaztelaniaz azpititulatua).
Zuzendaria: Risteard O´Domhnaill (Irlanda, 2010) 83 min.
Dokumentalak Irlandako ipar-ekialdeko kostaldeko herri txiki baten borroka kontatzen du, haien bizitza, bat-batean, gas naturala eroateko hodi baten ezarpenak aztoratzen duenean. Irlandako ipar-ekialdeko kostaldetik 80 kilometrora gas naturaleko erreserba erraldoi bat dago. Enpresa-patzuergo bat, Sheel buru, Irlandako gobernuaren isileko onarpenarekin, gas hori eroateko hodi bat ezartzeko planak garatzen hasi zen.

Otro mundo es posible - La abuela grillo” Film mutua
The Animation Workshop. Danimarka eta Animatzaile Boliviarren Komunitatea (Bolivia, 2011) 12 min.
Marrazki bizidunetako film laburrak Ayoreo (chaco borealeko herri indigena) mitoaren moldaketa bat aurkezten du, istorioa alegia bihurtuta mundu garaikideko funtsezko gai bati heltzeko: uraren merkaturatzearen kontrako herrien borroka.