Gabon kantak abesteko ohiturak sustraiturik jarraitzen du gurean. Datozen egunotako egitaraua ikusi besterik ez dago. Abenduaren 21etik 24ra hitzordu desberdinak antolatzen dituzte herriko eragile desberdinek. Tartean, Zumarte Musika Eskolak Gabonetako Kontzertua programatu du igande honetarako, hilaren 23rako, eguerdiko 12:30ak aldera, Salbatore Parrokian. Bertan, Zumaiako San Pedro Abesbatzarekin batera, Zumarte-Txiki eta Zumarte Gazte Abesbatzek, eta Zumarte Talde Bokalak parte hartuko dute. Emanaldian entzun ahal izango dena, Musika Eskolatik bertatik aurreratu dute. Hona hemen, kontzertuko egitaraua:
ZUMARTE GAZTE ABESBATZA
-Dirait-on.....................M.Lauridsen
-Exsultate Justi...........J.Elberdin
SAN PEDRO ABESBATZA
-Ama Lur....................I.Gonzalez
ZUMARTE-TXIKI ABESBATZA
-Elur Zuria................. Kanon
ZUMARTE TALDE BOKALA
-Gau ilunak ez badu......X. Sarasola
BI ABESBATZAK ELKARREKIN
-Trakatan,trakatan.......D.Azurza
ZUMARTE GAZTE ABESBATZA
-O Eguberri gaua..........J.Busto
-O gau santu...............A. Adams
SAN PEDRO ABESBATZA
-Aritz adarrean..............J.Ezkurra
-Olentzaro....................J. Busto
BI ABESBATZAK ELKARREKIN
-Izar Ederra..................J. Elberdin
-White Christmas......... Irving Berlin