Kantuan harrera eguberriei ostiralean, Udarregi Ikastolakoen eskutik

Noaua Aldizkaria 2012ko abe. 17a, 00:00

Urtero moduan, kantuan egingo diete harrera eguberriei. Udarregi Ikastolako ikasle eta irakasleei buruz ari gara. Ostiral honetan, abenduaren 21ean kalejiran irtengo dira, gabon abestiak kantatzera. 

Lehenak LH eta DBH zikloetako ikasle eta irakasleak izango dira. Goizeko 9:30etan abiatuko dira ikastolatik eta bi ibilbide desberdin osatuko dituzte. LH-koek Kalezar aldera joko dute eta Kaxkoa zeharkatuko dute, bidean geldialdiak eginez. DBH-koak Atxegaldetik barrena ibiliko dira, Kale Nagusia edota Eguzkitzaldea zeharkatu eta goiko errotondatik Udarregira itzuliko dira.

11:25 aldera HH-koen txanda izango da. Ikasle, irakasle eta gurasoak kantuan kalejiran irtengo dira Agerialdetik. Frontoirako bidean bi geldialdi egingo dituzte; lehena, Udarregi parean eta bigarrena errotondan. Azkena berriz, frontoian. 

Haur Eskolakoen kalejira, laguntza jasotzeko
Eguerdiko etenaldiaren ostean, ostiral arratsaldez gabon kanten hotsak entzungo dira berriz Kalezar eta Kaxko inguruan. 16:30etan Haur Eskolako haur, hezitzaile eta gurasoak irtengo dira eta abestera. 

Datorren astelehenerako, abenduaren 24rako ere gabon kantak abesteko beste hainbat hitzordu deitu dira. Parrokiak Aginagan eta Kaxkoan, Gaztelekukoak ere irtengo dira astelehen goizean, arratsaldean presoen eskubideen aldeko Olentzero…