Larunbatean ospatu zen VI. Jostailu Azokan parte hartu zuen Gaztelekuko DBH 1.mailako taldeak. Jolasean aritu ziren koloretako oihal erraldoi batekin frontoian. Eguberriotarako antolatu duten lehen hitzordua zen, abenduaren 15ekoa. Datozenak astebururako iragarri dituzte. Larunbatean, Donostiako Txuri Urdin izotz jauregian patinatzeko aukera izango dute, DBH 1.mailako taldeek. 15:45etan abiatuko dira Gaztelekutik. Biharamunean, abenduaren 23an, ordu eta leku beretik Buesa Arenara saskibaloi partida ikustera doaz, DBH 2, 3 eta 4.mailakoak. Eguberri egun bezperan, hilaren 24an, goizeko 10:00etan DBH 1.mailakoak gabon kantak abestera irtengo dira Gaztelekutik.
Hitzordu gehiago ere antolatu ditu Gaztelekuak, urtarrileko lehen asterako. Egunez egun deituak dituen ekitaldiak web orrialde honetako agendan kontsulta ditzakezue.