Hezkuntzako parte hartze prozesuko bilera, asteazkenean

Noaua Aldizkaria 2012ko abe. 17a, 00:00

Asteazken honetan, abenduaren 19an, 18:30etan Potxoenean bilduko dira berriz, hezkuntzako parte hartze prozesuko parte hartzaileak. Bigarren faseko azken bilkura izango da eta aurreko saioko ildoarekin jarraituko dute; irtenbideen lanketarekin alegia. Datorren bileran erabakitakoa gauzatzen joateko pausoak lantzen hasiko dira gero, urtarrilean hasiko den parte hartze prozesuko hirugarren eta azken fasean.