Inuxente Eguna izango den arren, albistea ez da txantxetakoa. Kontzertu gaua antolatu du Usurbilgo Gaztetxeak, abenduaren 28rako. Gaueko 23:00etan hasita, Desegin taldeak joko du. Eta eurekin batera, beste bi taldeek. “Musika gogoko baduzu bertaratu eta gozatu!”, luzatu dute gonbita antolatzaileek, web orrialde honetara helarazi duten mezuaren bidez.