Aldaketak 2013an, Kiroldegiko ordutegian

Noaua Aldizkaria 2012ko abe. 18a, 00:00

Urte berria estreinatzearekin batera, aldaketak izango dira udal kirol zerbitzuan. Batetik, Kirol Patronatua desegin eta udal egituran txertatua geratuko da. Baina honez gain, ordutegian ere aldaketak izango dira. Besteak beste, lan egunetan adibidez, eguerdi partean bi orduz itxita egongo da Oiardo. Hona hemen, Oiardo Kiroldegiko urte berrirako ordutegiak eta baita itxiera egunen berri ere:

Lanegunetan: 7:00-12:30 / 14:30-22:00 (21:00 igerilekua).
Larunbatetan: 9:00-21:30 (21:00 igerilekua).
Igande eta jai egunetan: 9:00-13:30 (13:00 igerilekua)

Udako ordutegia (uztaila-abuztua):
Lanegunetan: 7:00-13:00 / 17:00-20:30.
Larunbatetan: 9:00-13:00.
Igande eta jai egunetan: 9:00-13:00.

Itxierak:
Urtarrilak 1, 6.
Uztailak 2, 3.
Abuztuaren  1etik 25era.
Abenduak 24, 25, 31.