Hurbilago San Silvestre lasterketan apuntatzeko aukera zabalik

Noaua Aldizkaria 2012ko abe. 18a, 00:00

Ireki dute, Hurbilago San Silvestre herri lasterketan izen emateko epea. Usurbilgo ostalari eta merkatarien elkarteko establezimenduetan apuntatu daiteke, edo baita web orrialde honetan bertan duzuen loturan klikatuta. Aipatu ekimen honen hirugarren edizioa, abenduaren 31n ospatuko da. Herri ostalaritza eta merkataritza indartzearen aldeko lasterketan parte hartu nahi dutenek, arratsaldeko 17:00etarako Mikel Laboa plazan egon beharko dute. 

Kaxkoan barrena osatu beharko dute, 2 kilometro inguruko ibilbidea. Amaieran, Hurbilago elkarteko saltokiek jarritako 30 euroko erosketa baleak zozketatuko dira parte hartzaileen artean. Horretarako, ezinbestekoa izango da, aldez aurretik herri lasterketan izen ematea.