Harrera Taldearen aurkezpena, ostegunean

Noaua Aldizkaria 2012ko abe. 18a, 00:00

Preso eta iheslari ohiei laguntza eskainiko dien Harrera izeneko elkartea sortu da. Etzi, abenduaren 20an aurkeztuko dute Potxoenean, iluntzeko 19:30etan. Espetxetik atera edo erbestetik iritsi berriak direnei, egoera berrira egokitzeko laguntza eskaintzea du helburu nagusi, bilgune berriak. Aurreko NOAUA! aldizkarian elkarteko ordezkari Joxe Domingo Aizpuruak berri ematen zuenez, "laguntza teknikoa eskaintzea. Paperak egiten lagundu, osasun arazoak dituztenei medikua bilatzen lagundu, lana, etxebizitza... Laguntza hori guztia eskainiko dion elkartea, hori izango da Harreraren eginkizuna". 

Harrera elkarteari buruzko zehaztasun guztien berri emango dute ostegunean, Potxoenean. Aurkezpen txiki baten ondoren, ikusentzunezko bat proiektatu eta solasaldia izango da. Amaieran askaria.