Abenduaren 24ko Olentzerojiran parte hartzeko entsegua gaur

Noaua Aldizkaria 2012ko abe. 18a, 00:00

Herrirak eta Kantu Taldeak abenduaren 24rako antolatu duten presoen eskubideen aldeko Olentzerojiran irteteko entsegu saioa deitu dute, gaur iluntzeko 19:00etarako Artzabalen. Ekimena bera, datorren astelehenean, hilaren 24an ospatuko da. 17:30etan abiatuko da Olentzerojira frontoi ingurutik. Kaxko inguruetan kantuan aritu ostean, leku berean amaituko da ekimena. Baina eguberri bezperarako, gabon kantak abesteko hitzordu gehiago ere dituzte herriko beste talde batzuek. Hona hemen, hilaren 24rako antolatuak dauden ekitaldiak:

09:00 Aginagan: Parrokiatik irteera. Antolatzailea: Parrokia.
10:00 Kaxkoan: Gaztelekutik, DBH 1ekoak. Antolatzailea: Gaztelekua.
17:00 Kaxkoan: Kale Nagusitik, Parrokiako taldearen irteera. Antolatzailea: Parrokia.
17:30 Kaxkoan: frontoitik, Olentzeroa. Parte hartzaileak: Bota Punttuba, Kantu Taldea, eta herriko beste hainbat talde. Antolatzailea: Herrira.
Iluntzean, Herrirak eta Parrokiak antolaturiko kalejiren amaiera bateratua frontoian.