Zumarten osatu zen Ganbarakada taldeak euren estreinako lana prest dute eta abenduaren 29an aurkeztuko dute, 17:00etan Oiardo Kiroldegian. Korri, Xalto ta Brinko pailazoekin batera grabatu dute, "Dantzan" izena jarri dioten diskoa. Emanaldia ikusteko sarrerak hilaren 26an jarriko dituzte salgai, Kiroldegian bertan. Saio egunean ere eskuratzeko aukera izango da. 2 eurotan sarrera bakarrik, baina 5 euroren truke, sarrera eta diskoa bera. Lana aurreko udan grabatu zuten, Zumarte Musika Eskolan. Aipatu moduan, pailazo talde lezoarrak eta Ganbarakada herriko taldeko kideok parte hartu zuten, Joxan Anduagaren gidaritzapean: Agurne Alkortak (ahotsa), Maider Errastik (ahotsa), Ixak Arrutik (kitarra), Antton Aranburuk (baxua), Iker Muguruzak (bateria), Alazne Begiristainek (saxoa), Javi Fernandezek (tronpeta), Aitor Bautistak (tronboia), Aroa Etxeburuak (baxua) eta Aintzane Aizpuruak (teklatua).
2010ean osatu zen Ganbarakada, eta besteak beste, Atxegaldeko festetarako kanta sortu zuten iaz. Kanta aipatu auzoko festetan estreinatu zuteneko unea, ondoko argazkian.