Zubietako erraustegia, Aldundiko aurrekontu negoziazioen erdian

Noaua Aldizkaria 2012ko abe. 19a, 00:00

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak hizpide garrantzitsu izaten jarraitzen du, baita Foru Aldundiak 2013rako proposatu dituen aurrekontuetan ere. Hedabideek zabaldu berri dutenez, Bildu eta PSE-EE aurrekontuok onartzeko akordio batera heldu berri dira gaur, goizean Batzar Nagusietako Ogasun Batzordearen bilkura hastear zela. Adostasun honen ondorioz, PSE-EE alderdiak aurrekontuei aurkezturiko zuzenketak erretiratuko ditu. Eta honenbestez, foru aurrekontuak onartuko dituzte, Bildu, Aralar eta PSE-EEren babesarekin.

Baina akordio horren baitan, adostasunik ez da bi aldeen artean hondakinen kudeaketaren gaian. Zubietako erraustegia eraikitzeko EAJ-PNVk eta PPk aurrekontuei aurkezturiko zuzenketa partzialaren inguruan ez dute ezer adosterik izan. Jeltzaleek eta PPk erraustegia eraikitzeko 17 milioi euro eskatzen dituzte, aurkeztua duten zuzenketa partzial horretan. Alde bakoitzak askatasuna eman diote elkarri nahi zutena bozkatzeko. PSE-EE zuzenketa partzial hau, erraustegia eraikitzeko aurrekontuetako 17 milioi euro bideratzeko eskaera babestearen alde agertu da, hedabideak berri ematen ari direnez.