Buesa Arenara saskibaloi partida ikustera, Txuri Urdinera, Realekoen entrenamendu saioen zelaira… Eguberriotan ez dira herrian geldituko Gaztelekukoak. Hainbat irteera programatu dituzte. Baina txango horiekin batera, 12-16 urte arteko gazteei zuzenduriko zenbait ekimen ere burutuko dira udalerrian bertan. Ginkana, horma irudia sortzea, gabon kantak abesteko hitzordua…. Eskaintza zabala prestatu dute aurten ere. Lehengo larunbatean frontoian ospatu zen Jostailu Erabilien Azokarako antolatu zuten lehen hitzordua, ondoko argazkiak erakusten duen moduan. Hona hemen, egunez egun eguberriotarako Gaztelekuak proposatzen dituen ekimenak:
Abenduak 22, larunbata
15:45 Gaztelekutik Txuri Urdin Izotz Jauregira irteera. Nori zuzendua: DBH 1.
Abenduak 23, igandea
15:45 Gaztelekutik Buesa Arenara saskibaloi partida ikustera. Nori zuzendua: DBH 2,3,4.
Abenduak 24, astelehena
10:00 Olentzerori abestera irteera. Nori zuzendua: DBH 1.
Urtarrilak 2, asteazkena
10:00 Ginkana Gaztelekuan. Nori zuzendua: gazte guztiei.
Urtarrilak 3, osteguna
10:00 Gaztelekutik Zubieta XXI futbol zelaira bizikletaz. Nori zuzendua: DBH 2.
Urtarrilak 5, larunbata
10:00 Gaztelekuko horma irudia egitea. Nori zuzendua: DBH 2.
Antolatzailea: Gaztelekua.