Futbol eta eskubaloi partidak, gaurtik larunbatera

Noaua Aldizkaria 2012ko abe. 20a, 00:00

Gaurtik hasi eta etzira, futbol eta eskubaloi partidak jokatuko dira. Futbol partida bana gaur eta etzi. Eta eskubaloi partidak berriz, larunbatean, hilaren 22an. Oiardo Kiroldegian Pirritx, Porrotx eta Marimototsek eskainiko duten ikuskizuna tarteko ordea, inguruko udalerrietako kirol instalakuntzetan burutuko dira, etxean jokatu behar zituzten eskubaloi taldeen neurketak. 

Lehenengo partida, futbol neurketa, gaur iluntzean jokatuko da. Hona hemen partiden ordutegiak:

FUTBOLA
Abenduak 20, osteguna
19:45 Regional mailako taldearen neurketa Haranen.

Abenduak 22, larunbata
17:00 Kadete F-11 taldearen neurketa.

ESKUBALOIA
Abenduak 22, larunbata
17:00 Kadete mutilak: Usurbil K.E.-Eibar Eskubaloia: Hernaniko Udal Kiroldegian.
19:00 Senior mutilak, 2.nazionala: Atez Ate Usurbil-Estudios Gis El Pilar: Urnietako Udal Kiroldegia.