II. Tipi-Taparako nobedadeak txertatu dituzte antolatzaileek

Noaua Aldizkaria 2012ko abe. 20a, 00:00

Urtarrilaren 6an ospatuko da, Tipi-Tapa ekimenaren bigarren saioa. Hurbilago Elkarteak antolatuta, pintxo bereziak dastatu ahal izango dira egitasmo honekin bat egin duten Artzabal, Txapeldun, Bordatxo, Aitzaga eta Txiriboga tabernetan. Estreinakoz, abenduaren 2an bakailaoa hautatu zuten tabernariok pintxo bereziak elaboratzeko. Urtarrileko hitzordurako, txangurroa izango da zizka-mizkak prestatzeko produktu izarra. Ez da Hurbilagotik Errege Egunerako prestatu duten nobedade bakarra. Abenduko saioan, urteko ardoa (gorria, zuria, beltza), txakolina edo sagardoaren artean hauta zitekeen, pintxoa dastatzen laguntzeko. Eskaintza zabalduko dute oraingoan. 2 euroren truke, txangurro pintxoarekin batera, zuritoa, muztioa eta ura ere eskatu ahal izango dira bost taberna hauetan.