Igerilekuen inguruko ordenantza, behin betiko onartua

Noaua Aldizkaria 2012ko abe. 21a, 00:00

Igerilekuen instalazioa arautzeko udal ordenantza ekaina partean abiatu zen. Alegazioak egiteko epean, hiru aurkeztu ziren. Bat onartu da (15 metro kubikoko igerilekuak ere kontuan hartzea), eta beste  bi alegazioak atzera bota dira.
Ordenantza honetan igerilekuen erabileraz gain, arau-hausteak eta zigorrak ere zehaztuta geratu dira. Dagoeneko igerilekua dutenek 10 hilabeteko epea izango dute arautegi berrira egokitzeko.
Mertxe Aizpurua alkateak esan duenez, "uraren kontsumoa modu arduratsuan erabiltzea" izango da ordenantza honen helburu nagusietakoa.
Gai honek Bildu, Aralar eta PSE-EEren aldeko bozkak jaso ditu aste honetan egin den plenoan. Hamaikabat alderdiak abstentziora jo du.