Igande honetan, abenduak 23, Gabonetako Kontzertua egingo da 12:30ak aldera Salbatore Parrokian.
Partaideak: Zumaiako San Pedro Abesbatza, Zumarte-Txiki Abesbatza, Zumarte Talde Bokala, Zumarte Gazte Abesbatza. Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.
Eta astelehenean abenduak 24, gabon kantak abesteko hitzordu ugari ipini dira:
09:00 Aginagan: Parrokiatik irteera. Antolatzailea: Parrokia.
10:00 Kaxkoan: Gaztelekutik, DBH 1ekoak. Antolatzailea: Gaztelekua.
17:00 Kaxkoan: Parrokiak antolatutako gabon kantak abesteko kalejira Kale Nagusitik abiatuko da. Parrokiatik irteera.
17:30 Kaxkoan: Frontoitik, presoen aldeko Olentzeroa. Parte hartzaileak: Bota Punttuba, Kantu Taldea, eta herriko beste hainbat talde. Antolatzailea: Herrira. Amaieran, frontoian, Herrira eta Parrokiak antolatutako kalejiren amaiera bateratua.