Victor Gonzalez, Gabonetako I. Arrantza Txapelketako irabazlea

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 2a, 00:00

Abenduaren 29an Andoainen ospatu zen Gabonetako I. Arrantza Txapelketa irabazi zuten Victor Gonzalez usurbildarrak eta Angel Machok. Izokinen arrantzan, euli modalitatean nagusitu ziren, parte hartu zuten 22 bikoteen artean. Euskal Herritik baina baita kanpotik etorritako arrantzaleak bildu ziren Leitzaranen. Ekimena, Gipuzkoako Arrantza Federazioak eta Euskadikoak antolatu zuten. Guztira, 397 izokin harrapatu eta txapelketa amaieran berriz uretan askatu zituzten. Horietako askok, 50 zentimetro baino luzeera handiagoa zuten. Sailkapen orokorrean, Gonzalezek talde kide zuen Angel Machok bigarren postuan amaitu zuen 23 izokin harrapatu ostean, sailkapen buruan geratu zen Aitor Urruzunorekin berdinduta.