Urtarrilaren 12ko manifestaziora joateko autobusa Usurbildik

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 2a, 00:00

Euskal presoen eskubideen aldeko Herri Mobilizazio Orokorra deitu du Herrirak urtarrilaren 12rako, Bilbon. Bizkaiko hiriburura joateko, urtero moduan, autobusa antolatu du Usurbilgo Herrirak. Ohi bezala, aldez aurretik izena eman beharko da, lekuotan; Aitzaga Elkartean, Usurbilgo Gaztetxean edota tabernetan. Antolakuntzatik, oraindik denbora dagoen arren, izen ematea azken unerako ez uztea eskatzen dute. Autobusa, hilaren 12an, 15:30etan abiatuko da Bilborantz. Manifestazioa berriz, Casillatik abiatuko da arratsaldeko 17:30etan. Bizkaiko hiriburuan deitua dagoen mobilizazioari buruzko informazio gehiago, urtarrilak12.com web orrialdean. Deialdiak jaso dituen atxikimendu ugari eta anitzak ere jasotzen ditu aipatu web orriak.