Gaur itxiko dute, Errege Kabalgatan parte hartzeko izen ematea

Noaua Aldizkaria 2013ko urtarrilaren 2a

Larunbatean, urtarrilaren 5ean ospatuko den Errege Kabalgatarako izen ematea itxiko dute gaur Ziortza Gazte Elkartekoek. Interesdunek asteazken hau dute apuntatzeko azken eguna, ziortzage@gmail.com helbidera idatzita. Urtarrilaren bigarren egun honetara arte izena eman dutenekin, bilera egingo da bihar, iluntzeko 19:30etan Ziortzako egoitzan. Errege Kabalgata larunbatean ospatuko da. Meltxor, Gaspar eta Baltasar, iluntzeko 18:00etan abiatuko dira Urdaiagatik. Santuenea, Kalezar eta Kaxko inguruak zeharkatu ostean, 19:30ak alderako espero dituzte frontoian. Bertan burutuko dute, eguneko azken ekitaldia. Goizean, 11:30etatik aurrera, erregeen postariak haurren gutunak jasoko ditu frontoian.