Ostalaritza eta merkataritza alorrak euskalduntzeko saioak Buruntzaldean

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 3a, 00:00

Buruntzaldeko udalek, tartean Usurbilgoak, "Nik ere euskaraz lanean" (NEL) izeneko saioak antolatu dituzte hasi berri dugun urte honetarako. Egitasmoa, eskualdeko merkatari eta ostalariei zuzendua dago, sektore honetan euskara sustatzeko asmoz. Saio hauei buruzko zehaztasun guztien berri emango dute antolatzaileek, datorren astean. Urtarrilaren 10ean, arratsaldeko 16:00etan Potxoenean burutuko den aurkezpen ekitaldian.