Gabonetako aisialdi egitarauko azken ekintzak burutzen ari dira bai Gaztelekuan, baita Gaztetxean ere. Gaztelekukoak gaur goizean, Zubieta XXI futbol zelaira bizikletaz joatekoak ziren. Larunbat goizean berriz, Gaztelekuko horma irudia lantzekotan geratu dira 10:00etan. Bestalde, Gaztetxekoak bihar goizean Aralarrera doaz. 8:30etan jarri dute biltzeko hitzordua. Kotxez abiatuko dira harantz. Bueltan, babarrun jana dastatu ahal izango dute, eta bazkalostean, Isuo Sasiia bakarlariak emanaldia eskainiko du garai bateko Alkartasuna kooperatibako egoitzan.