Antortxeroen bilera gaur 19:30etan

Noaua Aldizkaria 2013ko urtarrilaren 3a

Larunbatean ospatuko den Errege Kabalgatan antortxero gisa parte hartzeko asmoa izan eta atzora arte izena eman dutenekin bilduko dira gaur Ziortza Gazte Elkartekoak. Iluntzeko 19:30etan antortxeroen bilera deitu dute, gazteen bilguneak Kale Nagusian duen egoitzan. Bertan, etziko ospakizunetarako guztia prest utziko dute. 

Errege Kabalgata larunbatean ospatuko da. Meltxor, Gaspar eta Baltasar, iluntzeko 18:00etan abiatuko dira Urdaiagatik. Santuenea, Kalezar eta Kaxko inguruak zeharkatu ostean, 19:30ak alderako espero dituzte frontoian. Bertan burutuko dute, eguneko azken ekitaldia. Goizean, 11:30etatik aurrera, erregeen postariak haurren gutunak jasoko ditu frontoian.