Erregeak ailegatzear dira, Kabalgata bihar iluntzean

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 4a, 00:00

Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeei harrera egiteko egun bat baino ez da falta. Gertu dira jada. Bihar iluntzeko 18:00etan jaitsiko dira Urdaiagatik behera. Santuenea, Kalezar eta Kaxko inguruak zeharkatu ostean, 19:30etarako espero dira frontoian. Ohi den moduan, pilotalekuan ospatuko da kabalgatako azken ekitaldia. Hiru erregeei eskutitza idatzi dietenek berriz, bihar goizean hitzordua dute frontoian. 11:30etatik aurrera, erregeen postaria haurren gutunak biltzen arituko da pilotalekuko oholtza gainean. 

Errege egun bezpera honetako ekitaldiak antolatzeaz arduratzen den Ziortza Gazte Elkarteak, biharko prest du guztia. Azken asteotan, kabalgatan parte hartu nahi zutenei zuzenduriko izen emateko epea irekita izan ostean, atzo bildu ziren aldez aurretik apuntatu zirenekin. Bihar antortxero lana egingo dute, erregeei Urdaiagatik frontoirako bidea osatzen lagunduko diete.