Isuo Sasiiaren emanaldia, gaur arratsaldean Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2013ko urtarrilaren 4a

Goizean Aralarrera egitekoak ziren mendi bueltaren ostean, babarrun jana antolatu dute Usurbilgo Gaztetxean, eta arratsalderako, Isuo Sasiia bakarlariaren emanaldia. Bihar goizean bestalde, 10:00etatik aurrera, Gaztelekukoak egoitzako horma-irudia lantzekotan geratu dira. Hauexek dira hain zuzen, eguberriotarako Usurbilen deituak dauden aisialdiko azken ekimenak.