2013ko txotx denboraldia abiatzear

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 7a, 00:00

Sagardo ekoizpen berria dastatzen hasteko unea heltzear da. Sagardotegiek prest behar dute honez gero, 2013ko txotx denboraldia abiatzear da. Irekiera ekitaldi ofizial bana burutuko da eskualdean; lehenengoa Hernanin, igande honetan. Bigarrena, hilaren 16an, Astigarragan, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartetik iragarri dutenez. Bi data hauen bueltan, batzuk lehenago, besteak geroxeago, irekitzen joango dira inguruotako sagardotegiak. Haietako asko, ziurrenik asteburu honetan bertan. 

Usurbilen, Zubietan eta Aginagan, sagardotegiok ditugu aukeran; Araeta, Iruin, Aialde Berri, Saizar, Arratzain, Aginaga eta Urdaira.