Usurbilen erraldoien konpartsa bat sortu asmoz, ikastaroa antolatu dute. Lehen entsegu saioa, igande honetarako, urtarrilaren 13rako finkatu dute, goizeko 10:00etan Usurbilgo Gaztetxean. Aitor Aiestaran gazteak gidatuko du saioa. Asmoa, otsailaren 9an ospatuko den Inauteri Festan erraldoiekin kalejiran irteteko prestatzea da. Azken asteotan, ikastaro honetan izen emateko aukera egon da. Apuntatu direnek eta ez direnek, guztiek parte har dezakete, igande goizeko entsegu saioan.