Eduardo Arbeloaren erakusketa ikusgai, hilaren 14tik aurrera

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 8a, 00:00

Gregorio Arbeloaren seme Eduardok eginiko margo lanen erakusketa ikusgai izango da urtarrilaren 14tik 27ra, Sutegiko aretoan. Pintura arloko sari asko irabazitakoa da Eduardo. Estilo desberdinetako lanez hornituko du, hamar egun barru irekiko duen erakusketa. "Inpresionismoa, surrealismoa, modernismoa... Eskultura lanak ere ikusgai jarriko ditu", aurreratzen du Usurbilgo Udalak urtarrilerako kaleratu berri duen kultur agendak. Erakusketa bi astez izango da zabalik; arratsaldetan, 17:00-19:00 artean.