Iñaki Agirresarobe herritarrak eginiko argazki bilduma berri baten proiekzioa ikusteko aukera izango da, urtarrilaren 17an, iluntzeko 18:00etan Sutegiko auditorioan. Hamabost egunez Irlandan ateratako 600 irudirekin, bi zatitan banatutako 70 minutuko saioa prestatu du. “Eirann, argazkietan” izeneko emanaldian, “kostaldeko herrixkak, Belfast eta Derryko hormirudiak, ostatuetako eguneroko kontzertuak, gaelikoaren egoera, jendearen izaera...” ezagutu ahal izango dira.