18 etxebizitza eraikitzeko asmoa dago Ugarten

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 8a, 00:00

Okupatu berri duten Ugarte baserrian, etorkizunean etxebizitzak eraikitzeko asmoa dago. Joan den ekainaren 26an burutu zen osoko ohiko bilkuran behintzat, eremu horretako Hiri Antolamenduko Plan Berezia behin betikoz onartu zuen udalbatzak gehiengo osoz. Alde bozkatu zuen Bilduk. Aralar, Hamaikabat eta PSE-EE abstenitu ziren. Guztira, 18 etxebizitza eraiki asmo du Larrain epresa pribatuak. Horrekin batera, eraikin inguruan espaloi bat, eta hamar aparkaleku berri kokatuko dira. Beraz, hor eraikitzekoak diren etxebizitzak ekimen pribatuari dagozkio, ez udal ekimenari (lehen jarri dugun informazioa ez zen zuzena).

Ingurunea babestu asmoz, Ugarte atari aurrean dagoen haritz handia babesteko neurri bereziak ere iragarri zituzten baita Bildutik, joan den ekaina amaieran.