Urtarrilaren 26an Usurbilen ospatzekoa den Korrika Omenaldia jaialdia iragartzen hasiak dira han eta hemen. Euskara ikasten ari direnak omentzea helburu duen AEKren ekimen honetako kartela duzue ikusgai, ondoko irudian. Urtarrileko azken larunbatean izango diren ekitaldiak jasotzen ditu. Jaialdi honen bidez abiatuko da, Korrika 18 girotuko duen Korrika Kulturala. "Eman euskara elkarri" lemapean ospatuko da euskararen aldeko lasterketa, martxoan. Bi hilabete barruko hitzorduari begira, hilaren 26an, ekitaldiok antolatu dira Usurbilen (informazio gehiago: korrika.org, aek.org):
Goiz osoan zehar, kale animazioa: trikitilariak, txarangak...
13:00 Bertsolariak eta kupelen irekiera.
14:30 Bazkaria.
16:30 Ekitaldi nagusia.
18:00 Erromeria.
19:00 Kantu jira.
21:00 Esne Beltzaren kontzertua.