San Sebastian jaia aurreratuko du Udarregi Ikastolak

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 9a, 00:00

Asteburuan egokitu da aurten San Sebastian eguna. Urtarrilaren 20a igandea dugu aurten. Lehenago, bezperan, hilaren 19an eta danborra joz ospatu ohi dute Udarregi Ikastolako ikasleek Gipuzkoako hiriburuko jai eguna. 2013ko egutegia eskutan ordea, San Sebastian bezpera ere larunbatez egokitu da oraingoan. Honenbestez, ostiralez, Donostiako jai egunaren bezperaren bezperan, urtarrilaren 18an izango da Udarregiko ikasleen danborrada emanaldia. Arratsaldeko 16:00etan hasita, Haur Hezkuntzako ikasleen saioa ikusteko aukera izango da Agerialdeko jolas lekuan.