Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak herriko emakumeei zuzenduriko ahalduntze ikastaro berriak antolatu ditu. Martxora arte luzatuko diren hiru ikastaro hain zuzen. Horietako batean, "Nire sexualitatea lantzen" izenekoan, apuntatzeko epea luzatu dute. Izen emateko deitu 943 371 951 edo 943 377 110 telefono zenbakietara, edo idatzi, parekidetasuna@usurbil.net helbidera. Ikastaro hauei buruzko zehaztasun gehiagoren berri, hemen:
-"Nire sexualitatea lantzen":
Astelehenetan 14.30-16.30, yoga lokalean.
Irakaslea: Elena Jimenez sexologoa.
Hasiera data: urtarrilak 14.
Hizkuntza: Euskara.
-"Ahalduntzea eta generoa":
Ostegunetan 14.30-16.30 yoga lokalean.
Irakaslea: Pepa Bojo psikologoa.
Hasiera data: urtarrilak 11.
Hizkuntza: gaztelania.
-"Gure emozioak lantzen":
Ostegunetan 17.00-19.00, yoga lokalean.
Irakaslea: Pepa Bojo.
Hizkuntza: gaztelania.
Coaching Tailerra
Nork bere sormena landu, pentsatu eta egiteko modu berriak ikasi eta dibertitzeko aukera eskaini nahi dute, Usurbilen antolatu duten Coaching Tailerraren bidez. Saioa urtarrilaren 19an burutuko da, 10:00-13:00 artean Potxoenean. Izena ordea aldez aurretik eman beharko da, 626 78 16 95 telefono zenbakira deituta edo a.talonvi@gmail.com helbidera idatzita. Ana Rodriguez adituak eskainiko du tailerra.
Ogia egiteko eta sendabelar ikastaroak
Lehen ere antolatu izan dute, eta aukera berri bat eskaini nahi dute Usurbiltzenetik. Ogia egiten ikasteko saioa antolatu dute urtarrilaren 26rako. Tailerra, goizez burutuko da Agerialdeko jangelan; 9:30-14:00 artean. Interesdunek, izena aldez aurretik eman beharko dute, 608 566 683 (Beñat) telefono zenbakira deituta. Ikastaroko prezioa, 30 eurokoa da. "Ikastarotik ogi eder batekin itzuliko zara etxera!", berri eman dute antolatzaileek.
Irekita dago baita, Usurbiltzenek antolatu duen sendabelar ikastaroan izen emateko epea. 48 orduko iraupena izango du. Klaseak larunbat goizero, Usurbilgo Gaztetxean burutuko dira, 9:30-13:30 artean. Laura Gurbindo aditu nafarrak bideratuko ditu saioak eta “bertan sendabelarren herbario bat egingo da irteerak eginez, sendabelarrak biltzeko garai egokiak zein diren ikasi, beraien atal erabilgarriak edo propietateak zein diren,... Hortaz gain sendabelarrekin egin daitezkeen gauzak egiten ere ikasteko aukera izango da: ukenduak, txanpuak,landare estraktuak, olio sendagarria...”.
Antolatzaileek noaua.com web orrira bidali duten mezuan berri ematen dutenez, ikastaroa taldea osatzean hasiko da. Urtarrila amaieran edota otsaila hasieran. Apuntatzeko deitu, 608 566 683 telefono zenbakira edo idatzi usurbiltzen@gmail.com helbidera, “sendabelarrak” izenburuarekin. Ikastaroko prezioa 100 eurokoa da, antolatzaileek ohartarazi dutenez, “ikastaro hauetarako gobernuak ematen zituen diru-laguntzak erabat kendu baitituzte”. Ikastaroak jarraipena izan dezake beste 48 orduz, taldeak gaian gehiago sakontzeko nahia erakusten badu. Usurbiltzenetik aditzera eman dutenez, “agian jarraipen hau ez da ordaindu beharko gehiago, diru-laguntza lortzen bada”.
Erraldoi konpartsaren lehen entsegu saioa, igandean
Igande goizeko 10:00etarako antolatu dute lehen entsegua Usurbilgo Gaztetxean. Apuntatu direnek ez eta ez direnek parte har dezakete ekitaldian. 10 urtetik gora izan, eta datorren otsailaren 9an ospatuko den Inauteri Festan, erraldoiekin kalejiran aterako gogoa aski da horretarako.
Esperientzia Eskola
50 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako eskola dugu. Asteartetan izaten dira saioak, 16:00-18:00 artean Artzabalen. Informazio gehiagorako, deitu 646 098 753 (Garazi Elortza, Esperientzia Eskolako Koordinatzailea) telefono zenbakira. Eskolan parte hartzeko izena eman beharrik ez dago halere.
Ikastaro berriak Kiroldegian
Oiardo Kiroldegiak ikastaro berriak abiatuko ditu urtarrilean. Hauek dira, antolatu dituzten kirol ekintza berriak:
URTARRILETIK EKAINERA
-Yoga: astelehenetan: 9:00, 10:30, 14:45, 16:15.
-Ekialdeko dantzak: 10:45, 12:15.
URTARRILETIK MARTXORA
-Ur-lehor gimnasia: astelehen eta asteazkenetan, 15:00-15:50.
-Igeriketa helduentzako (zeharkaldiak egiteko entrenamenduak): astearte eta ostegunetan, 15:00-15:50.
-Lilaton lasterketa prestakuntza: urtarriletik lasterketa ospatu arte. Astelehen eta ostegunetan, 10:00-10:50 artean.
KzGunea
Urtarrilean zehar, goizez irekiko dute KzGunea, 9:00-13:00 artean. Hainbat ikastaro programatu dituzte (informazio gehiago: 943 023 684 edo tutor.usurbil@kzgunea.net):
-Urtarrilak 11: OpenOffice Impress: Oinarrizkoa.
-Urtarrilak 17-25: Sare Sozial Ikastaroa.
-Urtarrilak 21: Bilatzaileak.
-Urtarrilak 28-29: Irudi digitalen tratamendua I.
-Urtarrilak 29: Gmail.
-Urtarrilak 30-31: Irudi digitalen tratamendua II.