Usurbileginez.com web orrialdeak berri eman duenez, etzi Bilbon deitua dagoen presoen eskubideen aldeko manifestaziora joateko, Itaya Gazte Asanbladak goizez antolatu duen autobusa osatzeko taldea osatu nahi dute. Gutxienez 40 lagun apuntatu behar dira. "Oraindik ez bazara apuntatu, mugitu ipurdia eta eman izena lehenbailehen Irratin, Aitzagan, beste tabernetan edota Usurbilgo Gaztetxean! Goizeko autobusa betetzeko jendea behar dugu!", berri eman dute Itayatik.
Autobusa larunbat goizeko 10:00etan irtetekoa da, Mikel Laboa plaza ondoko errotondatik. Gutxienez 40 lagun elkartuko ez balira, goizeko autobuserako apuntatu direnak, Usurbilgo Herrirak arratsaldeko 15:30etan leku beretik abiatzeko antolatu duen autobusera pasako dira. Edozein kasutan, usurbileginez.com web orrialdetik aditzera eman dutenez, "egoeraren berri ostiral honetan emango dute". Izen emateko zerrendak berriz, gaur arratsalde edota iluntze partean kenduko dituzte.