Autobusak inoiz baino beteagoak bihar, Bilboko manifestaziora

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 11a, 00:00

Egun bete geratzen da, Bilbon presoen eskubideen alde deitua dagoen Herri Mobilizazio Orokorrerako. Jendetza espero da bihar, Bizkaiko hiriburuan. Usurbildik goizez eta arratsaldez autobusak irtengo dira. 

Batetik, Itaya Gazte Asanbladakoek Bizkaiko hiriburuan antolatu den mobilizazioarekin bat egitearekin batera, iaz bezala autobusa antolatu eta behar zuten taldea osatu dutela baieztatu berri dute. Honenbestez, bihar goizeko 10:00etan irtengo da Mikel Laboa plaza ondoko errotondatik. 

Arratsaldeko 15:30etarako antolatua du Usurbilgo Herrirak baita, Bilbora joateko autobus zerbitzua. Hau ere, Mikel Laboa plaza ondoko errotondatik irtengo da. Usurbileginez.com web orrialdeak berri eman duenez, atzorako jada, autobuserako 180 usurbildarrek izena emana zuten. Inoizko kopuru handiena, aipatu web orri berak ohartarazi duenez. Eta izen emateak oraindik zabalik jarraituko du datozen orduotan. Ohiko lekuetan, Kaxko bueltako hainbat tabernetan.