Gipuzkoako Txapelketa irabazi ostean, asteburu honetan igoera fasea jokatuko du jubenil mailako mutilen eskubaloi taldeak. Araba eta Bizkaiko taldeak izango dituzte aurkari nagusi. Atzo berri eman genuen moduan, Usurbil Kirol Elkarteak Euskal Eskubaloi Federazioari fase hau Usurbilen antolatzea eskatu zion. Baina azkenean, zozketa bidez, igoera fasea Barakaldon ospatzea erabaki da. Txapelketa honetako neurketak beraz, Bizkaiko udalerri horretan ospatuko dira, ostiraletik igandera:
-Urtarrilak 18, ostirala: Corazonistas-Barakaldo.
-Urtarrilak 19, larunbata: Corazonistas-Usurbil.
-Urtarrilak 20, igandea: Barakaldo-Usurbil.
Usurbildarrek larunbat eta igandez jokatuko dituzte igoera faseko neurketak. Barakaldora joateko autobusa antolatu du Usurbil Kirol Elkarteak. Etxeko taldea animatzera joan nahi duenak, izena aldez aurretik ematea eskatzen dute eskubaloi taldeen bilgunetik. 650 036 338 telefono zenbakira deituta, edo juanmari.arruti@gmail.com helbidera idatzita.
Gipuzkoako Txapelketan, usurbildarrak nagusi
Jubenil mutilekin batera, kadete nesken taldeak ere Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen asteburuan. Jubenil neskak berriz, herrialde mailako txapeldunorde izendatu dituzte.
Irudia: Usurbil Kirol Elkartea.