Krisiari aurre egiteko jardunaldiak, ostegun eta ostiralean

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 15a, 00:00

Bizi dugun krisiari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Auzolan Elkarteak, aste honetarako; urtarrilaren 17 eta 18rako Potxoenean. Nola aurre egin bizi dugun egoera honi, horri buruz jardungo dute. Bitan zatitu dute ekimena. Lehen egunean, Nekane Jurado adituak parte hartuko du. Gure artean bizi dugun krisialdi ekonomikoaz hitz egingo du berak. 

Juradorekin batera, Greziako lagun batek parte hartuko du etziko ehen saioan. Bere sorterrian bizi duten egoera azalduko du Potxoenean. Ostiralean berriz, ordu eta leku berean, herri eragileek hartuko dute hitza. Krisialdiari aurre egiteko dituzten proposamenak planteatuko dituzte. Gero, horiek eztabaidatu eta estrategia adostu bat martxan jarri nahi dute.