Gaur bilduko da, Korrika Batzordea

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 15a, 00:00

Martxoan ospatuko den Korrika 18 prestatzeko Korrika Batzordea osatu da herrian. Astearte honetan bilduko da berriz, iluntzeko 20:00etan Etumeta AEK euskaltegian. Euskararen aldeko lasterketa girotuko duen Korrika Kulturala Usurbilen abiatuko da, urtarrilaren 26an ospatuko den egun osoko Euskal Herri mailako jaialdi batekin. Sagardotegi erraldoi bat kokatuko dute Kaxkoan, herri bazkaria izango da, Esne Beltzaren kontzertua… Ekimen honen bidez, Korrika 18 lasterketak egingo duen moduan, euskara ikasleak omendu nahi dira. 

Sarrerak salgai euskaltegian
Urtarrilaren 26an Usurbilen ospatzekoa den Korrika Omenaldia jaialdia iragartzen hasiak dira han eta hemen. Euskara ikasten ari direnak omentzea helburu duen AEKren ekimen honetako kartela duzue ikusgai, ondoko irudian. Urtarrileko azken larunbatean izango diren ekitaldiak jasotzen ditu. Jaialdi honen bidez abiatuko da, Korrika 18 girotuko duen Korrika Kulturala. "Eman euskara elkarri" lemapean ospatuko da euskararen aldeko lasterketa, martxoan. Bi hilabete barruko hitzorduari begira, hilaren 26an, ekitaldiok antolatu dira Usurbilen (informazio gehiago: korrika.org, aek.org):


Goiz osoan zehar, kale animazioa: trikitilariak, txarangak...
13:00 Bertsolariak eta kupelen irekiera.
14:30 Bazkaria.
16:30 Ekitaldi nagusia.
18:00 Erromeria.
19:00 Kantu jira.
21:00 Esne Beltzaren kontzertua.

Sarrerak salgai izango dira, Etumeta AEK euskaltegian.