"Elikadura burujabetza eta finantza etikoak" jardunaldiak, ostegunean

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 16a, 00:00

Usurbilen urtarrilaren 24an eta Zerainen hilaren 25ean, "Elikadura burujabetza eta finantza etikoak" izeneko jardunaldiak antolatu dituzte. Gai asko landuko dira bi egunotan. Aipatu moduan, jardunaldiko lehen eguna Usurbilen burutuko da, Potxoenean eta Sutegin. Goizetik iluntzera, bertako eta atzerriko hainbat esperientzia elkar trukatuko dira, antolatu diren tailerren bidez.

Jardunaldiotan parte hartzeko izen ematea irekia dago. Interesdunek, finantzaketaburujabetza@gmail.com helbidera idatzi dezakete, edo 944 153 496 (Itziar) eta 628 515 063 (Xarles) telefono zenbakietara deitu. Urtarrilaren 18ko astekarian, antolatzaileen adierazpenak jaso ditugu. Web orrialde honetan irakur ditzakezue, zintzilik baitago joan den asteko NOAUA!. Jardunaldietako egirarau zehatza ere aldizkarian bertan jasoa dago.